Elgoibarko Izarrako koruak Idotorbe, Aiastia, Sallobente eta Urruzuno auzoetako baserrietan barrena aritu ziren santa eskean. 15:00etan hasi, eta bi taldetan banatuta 42 baserri inguru koplatu zituzten guztira. "Barkamena eskatu nahi diogu bateren bat zain egon eta joan ez baginen", azaldu dute Elgoibarko Izarrako ordezkariek. Baserritarren harrera, urtero moduan, "paregabea" izan zela nabarmendu dute biharamunean. "Limosna ez ezik, etxera sartzeko gonbita, jan-edanak eta haien berotasuna eskaini zizkiguten". Hori ikusita, baserriz baserri kantuan eta eskean jarraitzeko asmoa dutela gaineratu dute, "baserritarrek hala nahi duten bitartean".
Irakurri hemenĀ BARREN aldizkarian argitaratutako erreportajea: 25 urte, kantuan eta eskean, baserriz baserri (BARREN 1104. zenb. -PDF-)