Herriko Enparantzan batuko dira, 19:00etan. Gaur hasi dute Kataluniako hamabi buruzagi politiko eta sozial independentisten kontrako epaiketa Madrilen, Espainiako Auzitegi Gorenean. Akusatuen aulkian, hamabi lagun daude: Generalitateko kontseilari izandakoak gehienak, gizarte mugimenduetako buruzagiak eta Kataluniako Legebiltzarreko presidentea. Epaiketaren "bidegabea" salatu du Gure Esku Dago herri mugimenduak eta adierazpenarekin bat egin du Mendaroko batzordeak ere. "Gure elkartasuna agertuko diegu auzipetuei, bozkatzea ezin delako sekula delitu izan eta demokrazian ezin direlako mobilizazio baketsuak kriminalizatu", zabaldu dute arratsaldeko elkarretaratzera deitzeko oharrean. (Argazkia iazko martxoan egin zuten bilkurakoa da)