Fosil eta mineralak: hitzik egin gabe asko esaten dutenak

Barren.eus 2019ko ots. 15a, 11:25

25 urte pasatu dira Mufomi fosil eta mineralen museoa inauguratu zutenetik, eta gaur egun paleontologiari buruzko museoen artean osatuenetarikoa da Euskal Herrian. Fosil eta mineralen artean, garai desberdinetako 6.000 pieza inguru ditu ikusteko museoak. Afiziotik sortutako museo honen ateak ireki dizkio BARRENi museoko arduradun Javi Vargas elgoibartarrak.

Historiaurreko garai desberdinetako tresnak ere badaude Mufomi museoan, gaur egun desagertuta dauden animalien hezurdurak eta kolore eta itxura guztietako mineralak. Javi Vargas da museoaren arduraduna, eta bere azalpenen bidez egin dugu historiaurretik gaur egunera arteko ibilbidea, fosil eta mineral artean. Museoa Artetxe kalean dago, garai batean Pedro Mugurutzako eskolak egon ziren lokalean. 25 urte pasatu dira museoa inauguratu zutenetik, baina berez, 1992tik dago museoa han, eta aurretik, Mendaron egon zen zazpi bat urtez. Mende laurden pasa dauka beraz, Mufomik, baina Elgoibarko museorik ezezagunena izaten jarraitzen du. 

Fosil eta mineral artean 6.000 pieza baino gehiago ditu Mufomik, 4.000 fosil eta 2.000 mineral, eta oraindik beste pieza pila bat dituzte armairuan gordeta. Aspaldi hildako animaliak dira, denak fosilizatuak daude, baina museoa bizi bizirik dago eta etengabe osatzen dihardute. Afiziotik sortutako museoa da. Ez da tankera honetako museo bakarra Euskal Herrian, baina pareko gutxi ditu. Urtean 2.500-3.000 bisita inguru izaten ditu, eta aurten dagoeneko 300 bat bisitari pasatu dira museotik. Arratsaldero egoten da Javi Vargas museoan, 18:00etatik aurrera, baina nahiago du bisitak egiteko telefonoz deitzea. Beraz, museoa bisitatzeko interesa duenak 608 416 683 telefonora deitu behar du.

2019 02 14 mufomi museoa elgoibar javier vargas mamut aurrean

2019 02 14 mufomi museoa elgoibar javier vargas h1

2019 02 14 mufomi museoa elgoibar javier vargas kokodrilo1

2019 02 14 mufomi museoa elgoibar javier vargas hartza h1

2019 02 14 mufomi museoa elgoibar javier vargas mamut burua

2019 02 14 mufomi museoa elgoibar javier vargas

2019 02 14 mufomi museoa elgoibar javier vargas bitrinak

2019 02 14 mufomi museoa elgoibar javier vargas v1