Urteak, baina, ez dira alferrik pasatzen, eta asteburu "eroa" izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat nahasten direnean. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak, eta dantzan komunikatzen omen dira. Malkoak eta irriak baimenik gabe nahasten diren komedia mikatza da Vaiven antzerki taldearen Erlauntza.
20:30ean hasiko da emanaldia.