Inauguratu dute EHBilduren lokal berria

Barren.eus 2019ko mar. 4a, 10:19

Hauteskunde kanpainan erabiltzeko lokal berria inauguratu zuen Elgoibarko Euskal Herria Bilduk jon den barixakuan.

EH Bilduk San Frantzizko kaleko 11. zenbakian, Anton altzari denda egon zen lokalean, edukiko du bilgune berria. Joan den barixakuan egin zuten inaugurazio ekitaldia, eta martxoaren 11tik aurrera egongo da irekita herritarrentzako. Astelehen, eguazten eta barixakuetan egongo da irekita, 19:00etatik 20:00etara.