Jende uholdea izan da Elgoibarren, emakumeen eskubideen alde

Barren.eus 2019ko mar. 8a, 21:22

Goizean eginiko mobilizazioak jendetsuak izan badira, are gehiago izan dira arratsaldekoak. Ehunka herritar irten dira martxoaren 8a kalean ospatzera eta emakumeen eskubideak aldarrikatzera.

Goizeko mobilizazioetan Mendaron eta Elgoibarren gertatu den moduan, arratsaldean ere elkarretaratzea eta manifestazioa egin dituzte Elgoibarren, oraingoan Uluka batukada feministakoen laguntzarekin. Batukadakoen doinuekin hasi da elkarretaratzea, 19:00etan, Kalegoen plazan. Gero, ehunka lagunek herriko kaleak gurutzatu dituzte manifestazioan eta 20:00ak inguruan ailegatu dira berriro plazara. Aspaldi ez bezalako jendetza batu da, ondorengo argazkietan ikus dezakezuen moduan.

2019 03 08 martxoak8 Elgoibar manifestazioa arratsaldekoa errosario barren

2019 03 08 martxoak8 Elgoibar manifestazioa arratsaldekoa barren

∞Lotura duten albisteak: