Danele Sarriugarte idazle eta itzultzaile elgoibartarrak jarritako puntuei erantzun zien Alberdik, eta luze eta zabal aritu ziren biak liburuan jasotako puntu nagusien inguruan hizketan.
Jardun zen bertsolari gizonen aitakeria, bertsotarako gai unibertsalez eta gai zokoratuez, antolatzaileek ezartzen dituzten kuotez, biolentziaren naturalizazioaz, bertsolarien arteko konpetentziaz, gizonen arteko aliantzez, umore azpiratuaz, bertsolariek bertsotan egiteagatik jasotzen duten ordain ekonomikoaz eta beste abar luze batez, eta azpimarratu zuen emakumeen ikusgarritasuna gizonezkoen desiraren neurrira egina dagoela eta emakume bertsolariak gizon bertsolarien osagarri rola betetzen dutela plazan, oraindik ere gizonena den espazio publikoan.
∞Lotura duten albisteak:
- Emakume bertsolarien testigantzak bildu ditu Uxue Alberdik ‘Kontrako eztarritik’ liburuan (2019-02-28)
- 'Kontrako eztarritik' liburua aurkeztuko du Uxue Alberdik gaur, Pitxintxun (2019-03-20)