Elgoibarko Lagun Taldea Txirrindularitza Eskolakoek antolatu dute lasterketa eta mailaka sailkatuta lehiatu dira txirrindulari gaztetxoak. Alebinetan, bi podium osatu dituzte, mutilena eta neskena. Mutiletan, Odei Salaberria gailendu da eta haren atzetik sartu dira helmugan Alex Davila eta Aner Irizar. Nesketan, berriz, Arantxa Anduaga izan da azkarrena eta Ainhize Lopez de Aretxabaleta eta Aroa Saez sailkatu dira bigarren eta hirugarren postuan. Infantiletan, ez da neskarik lehiatu eta honako hiru txirrindulari hauek osatu dute podiuma: Julen Ballinak, Unax Errastik eta Sabin Abarrategik. Benjaminetan ez dute sailkapenik osatu eta lehiatu diren guztiek domina bana jaso dute.