Jardunaldien barruan, martxoaren 20tik 22ra, Elgoibar Ikastolako eta Arreiturre Institutuko ikasleek bertatik bertara ezagutu zituzten lanbide heziketako ikasleen eta Cometel enpresako langileen bizipenak.
Hala, martxoaren 20an, 21ean eta 22an DBH 3. mailako ikasleek Elgoibarko IMH eta Meka Lanbide Eskolak bisitatu zituzten. IMHk eta Meka Lanbide Eskolak, berriz, ikastetxeak erakutsi eta Lanbide Heziketa nola ikasten den azaltzeaz gain, ikasleen eta irakasleen bizipenak eta esperientziak partekatu zituzten Ikastolako eta Institutuko ikasleekin.
Era berean, DBH 4ko ikasleek Cometel enpresa ezagutzeko bisita egin zuten Albitzurira. Cometeleko gerente Sandra Montes, eta enpresako beharginak, elkarrizketatzeko aukera ere izan zuten, industria arloko enpresa batek nola funtzionatzen duen ulertzeko.