Euskadiko bikotetako dardo txapelketa irabazi dute Iñaki Amestik eta Iñaki Burunzak

Barren.eus 2019ko mar. 26a, 17:50

Iñaki Amestik eta Iñaki Burunzak osatutako Gabaz bikoteak irabazi du Euskadiko bikotekako txapelketa birtuala, II. taldean.

Hamar bikotek hartu dute parte guztira. Txapelketa birtuala da, hau da, aurkariak ez dute aurrez aurre jokatzen. Amestik eta Burunzak Gabaz aretoan dagoen makinan jokatzen dute. Garaipen honekin Espainiako txapelketa jokatzeko sailkatu dira, eta horretan dihardute orain. Binaka, banaka eta taldeka jokatzen ari dira Espainiako txapelketa, eta kasu honetan egongo da aurrez aurre jokatzeko jardunaldi bat: azaroan izango da, Galizian.

Elgoibarren zazpina laguneko bi dardo talde daude, bata Gabaz eta bestea Derry tabernan. Aste honetan Otzak tabernan jarri dute dardo makina, eta arduradunek jendea animatu nahi dute dardoetan jokatzera.

∞Lotura duten albisteak:

2019 03 25 dardoak amesti burunza euskadi txap gabaz elgoibar