Hasi dituzte Azpilgoetan ludoteka berria egiteko obrak

Barren.eus 2019ko mar. 27a, 12:00

Herriko Enparantzatik Azpilgoetara, Zelaikua plazara, aldatuko dute ludoteka Mendaron. Astelehenean hasi zituzten Azpilgoetako lokala berritzeko obrak.

Mendaroko Ludoteka lekuz aldatuta, gaurko lokala, Gonati eraikineko hirugarren solairua libre geldituko da. Hor, bizikleta batzuk eta teilatupean kirola egiteko beste makina batzuk jarriko ditu Udalak. Era berean, ludoteka lekuz aldatuta, beste bizi bat eman nahi diote Azpilgoeta auzoari.