Ane Beitia proposatu du Elgoibarko EAJk berriro ere alkate izateko. Beitiak jarraituko zuela esana zuten lehendik ere, baina gaur aurkeztu dute jende aurrean. Kalebarren plazan egin dute ekitaldia eta Joseba Egibar Gipuzkoa Buru Batzarreko presidenteak ere parte hartu du ekitaldian.
Ane Beitiaz gain, honako hauek osatzen dute zerrenda: Iosu Arraiz, Andrea Arriola, Blanca Larrañaga, Maialen Gurrutxaga, Atsegin Uzuriaga, Iñigo Loiola, Gorka Garaizabal, Unai Arizmendiarreta, Iñigo Palomino, Arrate Iriondo, Aitor Iriondo, Ibai Cid, Silvia Gabiola, Elias Larrañaga, Amaia Txurruka, Koldo Galdona, Ane Miren Etxeberria, Bittori Zabala, eta Joseba Arrizabalaga.