Jon Peli Uriguen eta Juan Karlos Izagirreren ekitaldia barixakuan, Elgoibarren

Barren.eus 2019ko api. 3a, 13:16

Elgoibarko EHBilduk ekitaldi politikoa iragarri du barixaku artatsalderako: Jon Peli Uriguen Elgoibarko alkategaia eta Juan Karlos Izagirre Gipuzkoako ahaldun izateko hautagaiaren arteko solasaldia antolatu dute.

Giza Eskubideen parkean izango da, 19:00etatik aurrera, eta Elgoibarko eta Gipuzkoako gaiak jorratuko dituzte. Amaieran luntxa egongo da.

EHBildu, bestalde, auzoz auzo ari da bizilagunen kezkak eta beharrak jasotzen. Joan zen astean Sigmako bizilagunekin batu ziren, eta aste honetan gauza bera egin dute Altzolako eta San Rokeko bizilagunekin.