Jon Peli Uriguen aukeratu du EHBilduk Elgoibarko alkate izateko, eta Juan Karlos Izagirre izango da Foru Aldundirako hautagaia Gipuzkoako zerrendetan. Gaurkoan biak batu dituzte Giza Eskubideen parkean, eta Elgoibarko eta Gipuzkoako gaiak izan dituzte hizpide. NAgore Cid elgoibartarrak egin ditu moderatzaile lanak eta haren galderei erantzun diete bi hautagaiek. Hitzaldiaren amaieran mokadutxoa egin dute Usua tabernan.