Zuk Zeuk Eguneko ginkanean hartu dute parte Elgoibar Ikastolako ikasleek

Barren.eus 2019ko api. 10a, 12:41

Zuk Zeuk Eguna ospatu zuten apirilaren 5ean Donostian, eta 400 bat gaztek hartu zuten parte ginkanean, eta tartean Elgoibar Ikastolako DBH3ko ikasleak zeuden, Bergara, Orio, Tolosa eta Oñatiko ikasleekin batera.

Euskal eragileek aurkeztutako bost erronka gainditu behar zituzten gazteek: Genero Berdintasuna Laboral Kutxa eta Emakundek aurkeztuta, Mugikortasun Iraunkorra Mugik, Gosea murriztea Hazi Fundazioak, Aliantza Intergenerazionalak Matia Fundazioak eta Donostia Lagunkoiak, eta Etorkizuneko Hezkuntza Mondragon Team Academy-k aurkeztu zuen.

Gazteak 22 taldetan banatuta erronkaz erronka ibili ziren Donostiako hainbat tokitan puntuak biltzen. Irabazlea Oñatiko Txantxiku Ikastola izan zen, eta 20.000€-tan baloratutako bidaia irabazi zuen. Zuk Zeuk Egunaren lehenengo edizioa izan da hau, baina datorren ikasturteari begira, proiektuak landuko dituzte ikastetxeetan. Helburua da proiektu ekintzaileak garatuz ikasbidairako finantzazioa lortzea.

Feel my way kooperatibak antolatu zuen egun hau. Lau gazte ekintzailek osatzen dute kooperatiba hori, tartean Nora Kortaberria elgoibartarra. LEINN graduko ikasleak dira, eta lau urte daramatzate 14-18 urte bitarteko gazteentzat ingurune erakargarriak sortzen.

*Argazkiak: Feel my way

2019 04 10 zuk zeuk eguna elgoibar ikastola

2019 04 10 zuk zeuk eguna donostia elgoibar

2019 04 10 zuk zeuk eguna donostia elgoibar ikastola nora kortaberria kalean

2019 04 10 zuk zeuk eguna donostia kalean elgoibar ikastola

2019 04 10 zuk zeuk eguna donostia elgoibar ikastola nora kortaberria aretoan

2019 04 10 zuk zeuk eguna donostia elgoibar ikastola nora kortaberria partehartzaileak

2019 04 10 zuk zeuk eguna donostia elgoibar ikastola nora kortaberria azalpenak

2019 04 10 zuk zeuk eguna donostia elgoibar ikastola nora kortaberria jesus bilbao

2019 04 10 zuk zeuk eguna donostia elgoibar ikastola nora kortaberria