Parapente pilotuek eurek eman behar dute eginiko hegaldien berri. Guztira, lehiatu diren 27 pilotuen artean 276 hegaldi egin dituzte, eta horietako 133 hegaldi izan dira lau kilometro baino luzeagoak (lerro zuzenean). Urtarriaren 1etik martxoaren 31ra arte eginiko hegaldiak dira. Antolatzaileek diotenez, negua ez da sasoirik egokiena inguruotan hegaldi luzeak egiteko, baina neguko txapelketa honekin Euskal Herriko parapente pilotuen arteko "pike sanoa" sustatu nahi izan dute.
Iñigo Redin nafarrak egin zuen hegaldirik luzeena, 105,75 kilmetroko hegaldia, eta sailkapen nagusiko lehen postua ere berarentzat izan zen. Iosu Juaristik eginiko hegaldi luzeenak honakoak izan ziren: Eulatetik Gasteizera (44 kilometro), Erniotik Debara (22 kilometro) eta kostaldean 21 kilometrokoa.