Mari Jose Telleria aurkeztu du PSE-EEk Mendaroko alkate izateko

Barren.eus 2019ko api. 23a, 10:59

Mari Jose Telleria Etxeberria (Eibar, 1971) aurkeztu du alderdi sozialistak Mendaroko alkate izateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturako zuzendari nagusia egun.

Kazetaritzan lizentziatua da Telleria eta Mendaroko hiru alkategaien artean ibilbide politiko luzeena du. 1999-2015. urteen artean zinegotzi izan zen Eibarko Udalean PSE-EEtik, Kultura eta Gazteriakoa lehenengo eta Merkataritza eta Garapen Ekonomikorako Sailekoa gero. Prentsa ohar bidez zabaldu duenaren arabera, gardentasuna, pluraltasuna, berdintasuna, eta gizarte konpromisoa izango ditu politika egiteko bere oinarriak. Zerrenda honako beste hauek osatzen dute: Jesus Ofizialdegi Ruiz, Jose Maria Diez Lopez, Maria Nieves Pellus De La Iglesia, Jon Estanislao Grande, Jose Gonzalez Hernandez, Rosa Maria Lorenzo Anza, Julian Gabino Morgado, Maria Dolores Cejudo Jimenez, Miguel Eladio Poza Panero eta Aurelia Vilches Muñoz.