Maiatzaren 2an zabalduko dute udako kirol kanpusean izena emateko epea

Barren.eus 2019ko api. 26a, 08:29

Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Udako Kirol Kanpusean izena emateko epea maiatzaren 2an irekiko zute. Interesa dutenek ekainaren 7ra arte eman ahal izango dute izena Olaizaga kiroldegian.

Kirol Kanpusa antolatu du aurten ere Elgoibarko Kirol Patronatuak udako oporraldirako. Ekainaren 24tik uztailaren 19ra egingo da, astelehenetik ostiralera, goizeko 9:30etik 12:30era, Olaizaga eta IMH kiroldegietan, Mintxetan, Ikastolako Frontoian eta herriko beste hainbat gunetan. Maiatzaren 2tik ekainaren 7ra arte eman daiteke izena, Olaizaga kiroldegiko harreran. Patronatuko bazkideek 102 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 112 euro.

Kirol kanpusean  2008 eta 2012 urteen bitartean (biak barne) jaiotako haurrek parte hartu ahal izango dute. Goi Mailako Kirol Udalekuetan, aldiz, 2004-2007 urteen bitartean jaiotako gazteek. Azken honetan maila handiagoko kirola egiteko aukera izango dute.

Kirol Patronatuak 10 urtez jarraian antolatzen duen kanpus honetan kirol desberdinak egiten dira: besteak beste, ur jolasak, atletismoa, BTT, orientazioa, futbola, eskubaloia, herri kirolak, frontoiko jolasak, mendizaletasuna, buzeoa, patinajea...  Iaz 300 haur eta gaztek hartu zuten parte.