Maite Maiorak laugarren egin du Madeirako Island Ultra Trail lasterketan

Barren.eus 2019ko api. 28a, 14:06

Distantzia luzeetan ere bikain moldatzen dela erakutsi berri du Maite Maiora mendaroarrak Portugalen. Madeira Island Ultra Trail lasterketa jokatu du asteburuan, 115 kilometro eta 7.200 metroko desnibel positiboduna, eta laugarren helmugaratu da, 16 ordu eta 40 minutuko denbora eginda.

Maiorak berak aitortu du 61. kilometrorako igarri zuela erritmoa falta zuela, baina distantzia luzeeetan eskarmentua hartzea ere bazuenez helburu, aurrera egin zuela. Emakumezkoetan, Courtney Dauwalter nagusitu da, 15:17:05eko denbora eginda, eta podiuma beste bi emakume hauek osatu dute: Katie Schide (15:43:43) eta Audrey Tanguy (16:10:59). Gizonen podiuma, berriz, beste hiru hauek osatu dute:  Francois Dhaene  (13:49:36), Diego Pazos (14:13:59) eta Tim Tollefson (14.13:59). Ikus hemen Madeira Island Ultra Trail lasterketako emaitzak.