Elgoibartarrek 4-1 irabazi zioten Donostiako Deusto taldeari, Rauleagak, Geretak, Azpiazuk eta Garciak sartutako golei esker. 31 jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko 14. postuan dago Haundi, 39 punturekin, eta lau talde ditu atzetik. Postu bat beherago dagoen Allerruk 34 puntu ditu, 32 puntu Añorgak eta 29 puntu Deustu Donostiak. Hondarribia dago sailkapeneko zuloan, 13 punturekin, mailari eusteko aukerarik gabe.
Azken hiru sailkatuek galduko dute maila, baina goragoko mailetan diharduten euskal taldeek maila galduz gero, lau talde jaitsi daitezke. Hori dela-eta, gaur egun duen postua mantentzea komeni zaio Haundiri, atzetik duen Allerrurekiko duen bost puntuko aldeari ihes egiten ez uztea, alegia. Datorren asteburuan izango du lehen aukera. Haundik Deban jokatuko du, sailkapeneko laugarren postuan dagoen Amaikak Bat taldearen aurka.
Ligako azken aurreko jardunaldian Hondarribiaren aurka jokatuko dute Mintxetan, eta Bergaran amaituko dute denboraldia.