Apple Maps-eko autoa ageri den argazkia bidali digu Mendaroko bizilagun batek. Mendaroko kaleetan ibili da gaur irudiak hartzen eta aurreko asteetan ere ikusi dute Mendaron barrena.
Zerbitzua emateko mapak eguneratuta eduki behar ditu Apple Maps-ek eta lan horretan dihardute. Dirudenez Espainiako eta Euskal Herriko hainbat bide eta herritako mapak eguneratzen ari dira udaberri honetan. LIDAR teknologia (Laser Imaging Detection and Ranging) darabilten kamerak erabiltzen dituzte. Autoetan jartzen dituzte kamera berezi horiek, eta oinezkoek ere eramaten dituzte batzuetan, bizkar-zorroan sartuta. Laser bidez objektuak antzemateko eta neurtzeko sistema da LIDAR teknologia.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko eta Mendaroko Street View funtzioa martxan du Google Maps-ek (2014-04-04)
- Google Maps-eko autoa Elgoibarren barrena dabil 360 graduko irudiak jasotzen (2013-06-04)