700 lagun inguru batu ditu Morkaikoren Egunak

Barren.eus 2019ko mai. 11a, 16:44

Mendizaleen festa eguna da gaur Elgoibarren, eta mendizalez gainezka egon dira herria inguratzen duten tontorrak eta mendi bideak. Morkaikotik jakinarazi dutenez, 355 lagunek egin dute Elgoibarko Mendi Itzulia eta 332 umek eta helduk hartu dute parte Itzulitxoan.

Iaz moduan, aurten ere euritsua eta hezea izan da Morkaikoren Eguna, baina iaz baino euri eta hotz gutxiago egin du, joan den urteko eguraldi petrala baino eramangarriagoa izan da gaurkoa mendizaleentzat. Mendian ibiltzeko tenperatura oso egokia egin duela zioten batzuek. Eguraldia baino gehiago lokatzaz ziren kexu, lokatz artean irristatuz ibili behar izanaren ondorioz giharretako arazoak izan dituzte-eta hainbat mendizalek. Batzuentzat iaz baino lokatza gutxiago zegoen aurten eta kontrako ustea zuten beste zenbaitek.

Mendi bueltak amaitu ostean, Kalegoen plazan batu dira mendizaleak. Finalista Eguneko dominak banatu ditu Morkaikok eta elizako arkupeetan bazkaldu dute gero mendizaleek, ohi duten moduan.

  IX. MORKAIKOREN EGUNA, ARGAZKITAN

 •Morkaikoren Eguneko argazkiak eta bideoak

•Mendi Itzuliko argazkiak eta bideoak