Mendaroko EAJren hautagaitza eta hauteskunde programa aurkeztuko dituzte bihar

Barren.eus 2019ko mai. 13a, 11:31

Mendaroko EAJ alderdiak jakinarazi du, ekitaldi politikoa egingo dutela asteartean, hilak 14, Herriko Enparantzan.

 Otsailean zabaldu zuen Mendaroko EAJk Iñaki Arregi izango zela euren alkategaia, eta apirilaren amaieran aurkeztu zituen Arregik berak gainerako zerrendakideak. Honako hauek osatzen dute Mendaroko EAJren zerrenda: Angel Mari Iriondo Gabilondo, Maite Apellaniz Arriola, Amaia Urra Mardaraz, Nerea Isasi Bedayo, Jose Manuel Muñoz Diaz, Edu Zubiaurre Murua, Alberto Orbegozo Lazarobaster, Irune Iriondo Landa, Raul Santamarta Criado, Azibar Iraolagoitia Gallastegi, Alex Aranberri Babarro, Mari Paz Berasaluze Iriondo eta Ramon Alberdi Artetxe (azkeneko hirurak ordezkoak).

 Bihar egingo duten ekitaldian hautagaitza aurkeztuko du EAJ-k, eta Mendarorako hauteskunde programa ere aurkeztuko dute. Gipuzko Buru Batzarreko lehendakari Joseba Egibarrek parte hartuko du ekitaldian. Herriko Enparantzan izango da, 19:30ean.