Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Mendaron izango dira maiatzaren 31n, 'Musua' ikuskizunarekin

Barren.eus 2019ko maiatzaren 23a

Bihar zortzi, maiatzaren 31n, etorriko dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak Mendarora, 'Musua' ikuskizunarekin, eta sarrerak salgai daude dagoeneko.

Ikastolako jolastokian izango da Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia, 18:30ean hasita, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 7 euroan (kapotadun haur-aulkietakoek debalde sartzea izango dute). Morroskillo liburu dendan eta udaletxean eskuratu daitezke sarrerak.

'Musua' du izena ikuskizunak eta zabalduko duten mezua honakoa da: Eguzkiak ez ezik, musuek ere jartzen dutela mundua biraka, gu geu biraka jartzen gaituzten hein berean.