Jose Antonio Rodriguez, Mendaron PSE-EEko zinegotzi izan zena, alkate izango da Larraulen

Barren.eus 2019ko mai. 27a, 16:28

Zerrenda bakarra aurkeztu da Larraulen Udal Hauteskundeetarako, PSE-EErena, eta 19 boto bakarrik  batu  baditu ere, zazpi zinegotzi eskuratu ditu. Jose Antonio Rodriguez, 2011tik 2015era bitartean Mendaron PSE-EEren zinegotzi izan zena, da zerrenda horretako buru, eta horrenbestez, bera izango da Larraulgo alkate datozen lau urteetan, Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak udal gobernua osatuko dutela iragarri baitu.

Larraul eta Berrobi albiste izan ziren atzo. Bi herri horietan PSE-EEk bakarrik aurkeztu zituen zerrendak, herrikoak ez ziren jendez osatuta, eta bietan gehiengoa lortu dute. Larraulen, 19 boto (%17) lortu zituen atzo PSE-EEk, eta Berrobin, 30 (%12). Balizko botoen %5 behar zituen PSE-EEk gutxienez, eta erraz lortu zituen bietan (Larraulen. Gaur arte, herriko talde independente batek izan du alkatetza Larraulen, baina azkenekoetarako ez dute zerrendarik osatu). Azkena, Albizturren gertatu zen kasu bera, baina orduan PSE-EEk uko egin zion alkatetza hartzeari. Orain, baina, udal gobernua osatuko dutela iragarri berri du Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak.