Hamar bat taldetan banatuta ariko dira gaur Mendaroko Ameikutz musika eskolako ikasleak, eta guztira 18 kanta eskainiko dituzte. Trikitilariak, txistulariak, akordeoilariak, piano joleak, biolin joleak, gitarra taldekoak, Konbo taldea eta nagusien nahiz umeen abesbatzak igoko dira oholtzara. Horiez gain, eta berrikuntza gisa, musika tailerreko neska-mutilek ere euren saioa emango dute. 4-5 eta 6 urteko haurrak dira musika tailerrekoak.