Mendaron emango duten saioa Goñati frontoian izango da, ekainaren 14an, 22:00etatik aurrera. Mendaroko ikasleez gain, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko ikasleek ere hartuko dute parte. Guztira 180 bat dantzari igoko dira oholtzara, eta 21 dantza eskainiko dituzte. Elgoibarren, datorren astean izango dira emanaldiak, ekainaren 19an, 20an eta 21ean, 20:00etatik aurrera, Herriko Antzokian.
*Argazkia: Fernan Oregi.