Trinitate jaietako egun handia dute gaur Mendaron

Barren.eus 2019ko eka. 16a, 15:28

 Juanita Loiola Mendaro ikastolako irakasleak eta ikastola sortzeko prozesuan lagun izan zuenak irakurri du Angel Bazterretxearen oroimenezko mezua, eta ondoren, Elizako abesbatzak, Musika Eskolako abesbatza nagusiak eta elizan batutako guztiek Txoriak Txori eta Xalbadorren heriotzean kantuak eskaini dizkiote hil berriari, senideak han bertan zeudela. Bukaeran, musika eskolako bertsoek bertso bat kantatu dute haren omenez, Trinitateko Jai Batzordekoen izenean. Estimutan zuten mendaroarrek Angel Bazterretxea 'Donangel' eta une hunkigarriak bizi izan dira gaurko elizkizunean. Meza ostea, berriz, trikitilariek girotu dute, eta urteroko herri kirol saioaz gozatzeko aukera ere izan dute Trinitateko eliz aurrean. Bihar, berriz, Trinitate Txiki eguna ospatuko dute. 

2019 06 14 BiziPoza Trinitateak

2019 06 16 Trinitateak Jai Batzordea Mendaron

2019 06 16 Trinitateak Mendaron