Gurean euskaraz kanpainako antolatzaileek egindako zozketak baditu zenbaki sarituak

Barren.eus 2019ko ekainaren 17a

Herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko martxan jarri duten Gurean euskaraz kanpainaren barruan, euskaraz egin edota eskatzen duten bezeroen artean 10 euroko 30 erosketa-txartel zozkatu dituzte. Hona hemen zenbaki sarituak.

   • Gurean Euskaraz kanpainako zenbaki sarituen zerrenda -PDF-

Zenbakia erosketa txartelagatik trukatzeko bi aukera dute irabazleek:

  • Bezero diren dendari edo tabernariaren bidez trukea egin.
  • Elgoibarko Izarrara joanda (8:30-14:30 ordutegian)

Erosketa txartela uztailaren 17ra arte dute trukatzeko aukera.
Elgoibarko merkatari-ostalarien eta herritarren artean ematen diren ahozko harremanetan euskararen erabilera sustatzea da Gurean euskaraz kanpainaren helburua. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak jarri zuten martxan.

∞Lotura duten albisteak: