Elgoibarko Udalean EAJ-PNV alderdiko zinegotzia izateaz gainera, Gipuzkoako Batzar Nagusietan batzarkide izango da Andrea Arriola elgoibartarra. Atzo eratu zituzten Batzar Nagusiak, eta 51 batzarkideek kargua hartu zuten. Mahaia eta Batzar Nagusietako lehendakaria aukeratzeko bozketak ere egin zituzten XI. agintaldia abian jartzeko bilkuran. Xabier Ezeizabarrena jeltzalea aukeratu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente, bozketan EAJren, PSE-EEren eta PPren aldeko botoak jaso eta gero. Boto zuria eman zuten EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek.
Batzar Nagusietan 51 ordezkari daude; hogei EAJkoak, hamazazpi EH Bildukoak, bederatzi PSE-EEkoak, lau Elkarrekin Podemosekoak eta bakarra, PPkoa. Informazio osoagoa: w390w.gipuzkoa.net