Gaur aurkeztu du Elgoibarko Udalak Maitasun Askea izeneko abestiarekin osatutako Kiribilen bideoa, Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna baita gaur, ekainak 28. Kiribilen saioa maiatzaren 17an izan zen, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko egunean, hain justu ere.
Elgoibarko Udalak, Batxilergoko Hezkidetza taldearekin, Emakumeen Kontseiluarekin, Elgoibarko Izarrarekin eta Naizen elkartearekin elkarlanean hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Eguaztenean eta eguenean, esaterako, ortzadarra margotu zuten Maalako parkeko txoko batean, Elgoibar ere LGTBI kolektiboarekin lagunkoia dela erakusteko.
Gaur eguerdian, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Kalegoen plazan, eta manifestua irakurri dute Batxilergoko Hezkidetza Taldeko kideek.
Astelehenerako, bestalde, Sexualitate anitzak izeneko tailerra emango dute Emakumeentzako Jabetze Eskolaren barruan. 18:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.