Zergatik egon behar du euskarak mundu digitalean? Badago euskara mundu digitalean? Ezagutzen eta sozializatzen dugu mundu digitalean daukaguna? Burujabetza digitala: nola eta zertarako? Galdera horiei eta beste batzuei erantzutera etorriko dira hamasei aditu Elgoibarrera, urriaren 5ean. Egun osoko jardunaldia izango da, Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 18:00ak arte.
Jardunaldiko osagaiak asko eta askotarikoak izango direla zehaztu dute Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko arduradunek. "Musika izango dugu esnatzeko, hitzaldiak ere izango dira, poesia apur bat, mahaingurua, pintxo-bazkaria, musika-kontzertua...", esan dute.
Izena Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean eman behar da eta epea zabalik dago dagoeneko. Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne.
Informazio gehiago jaso eta izena emateko:
www.elgoibarkoizarra.eus
elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus
943 741 626 (Imanol)
Euskara ala ezkara zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta puntu.EUS fundazioak antolatu dute elkarlanean. Laguntzaileei dagokienez, berriz, DanobatGroup taldearen diru-laguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak antolatzaileen zerbitzura laga ditu eraikina eta bertako baliabideak.
Gotzon Garate zenaren oroimenez antolatzen dugun Euskara ala ezkara zikloak hamaika urte beteko ditu aurten.
∞Lotura duten albisteak
- Bideoa: Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ OSORIK (2018-12-04)
- 'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu (2018-11-06)
- Euskararik gabe ez garela berretsi dute ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batutako kulturgileek (2018-10-08)
-
'Euskara ala ezkara, Elgoibartik Euskal Herrira' webgune berria martxan dago (2018-10-08)