Liburuan ageri ez ziren zehaztapen batzuk, eta Elgoibarko erdigunean aurki daitezkeen zuhaitz espezie gehiago -ale bakarrak daudenak, tartean- daude sartuta bertsio digitalean. Izan ere, Elgoibarko zuhaitzen gidaliburua osatzearena, egitasmoa bizia izatea nahi du Andoni Segundok. Herritarren laguntzarekin gida eguneratzea nahi du, eta horretarako aukera ematen du bertsio digitalak.
Elgoibarko herriguneko espazio publikoan dauden zuhaitz espezieak identifikatu eta jaso ditu Andoni Segundok Elgoibarko Zuhaitzak. Gida eta sailkapen-gakoa liburuan. 65 bat espezie desberdin ageri dira liburuan.
Irakurri hemen: Elgoibarko Zuhaitzak. Gida eta sailkapen-gakoa(PDF)
∞Lotura duten albisteak: