San Bartolome kaleko eta Kalegoen plazako kaltetuekin bilera egin du EHBilduk

Barren.eus 2019ko uzt. 19a, 10:55

Ekainaren 28an Kalegoen plazako 4. zenbakian erori zen etxebizitza zatiaren ondorioz kaltetutako bizilagunekin bilera egin zuen atzo Elgoibarko EHBilduk, haien ahotik jasotzeko beraien kezkak eta beharrak. 

Hiru aste pasatu dira Kalegoen plazako 4. zenbakiko etxebizitzaren zati bat erori zenetik, eta EHBilduko kideek kaltetuen ahotik ezagutu nahi izan dituzte euren kezkak eta beharrak. Era berean,EHBilduko kideek orain arteko egoerari buruz daukaten informazioa helarazi zieten bizilagunei. EHBilduko kideak kezkatuta agertu dira inguru horretako negozioak oraindik itxita daudelako. 

EHBilduk bileraren balorazio positiboa egin du, herritarren parte-hartzea "handia" izan zelako, eta hemendik aurrera ere kaltetuei laguntzeko ahalegina egingo duela adierazi dute, bai udaletxean eta baita Udaletik kanpora ere.