Iaz euria egin zuen San Bartolome Egunean eta ezpata dantza elizako arkupeetan egin behar izan zuten. Aurten bero sargoria egin du eta Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek igarri dute bereziki, eguzki galdatan aritu baitira dantzan. Ikusleek elizako dorreak plazan sortzen zuen zuen itzalpean hartu dute babesa, eta gutxi ausartu dira dantza saioa eguzkipean ikustera. Udal Musika Bandak ere, eszenatokian beharrean eliz atarian eman du bere kontzertua, itzalpean horiek ere.