Erreteila berria egiten ari dira Mendaroko Haurreskolan

Barren.eus 2019ko abu. 29a, 08:24

Abuztuaren 26an hasi zituzten Mendaroko Haurreskolan sarrera gaineko sabaia konpondu eta erreteila berria egiteko obrak.

 

Azkoitiko Construcciones Egurki S.L. enpresa ari da obra egiten, eta ikasturtea hasterako (irailaren 5a) bukatuta behar dituzte lanak, esleipenean jarri zitzaien baldintzetako bat horixe zelako: umeak haurreskolan hasi aurretik amaitzea. 33.340 euroko aurrekontua du obra honek, BEZ barne.