Egoibarko Udalak beste urte batez abian jarri dituen gurasoentzako euskara ikastaroak pertsonalizatuak izango dira erabat, ordutegia gurasoen beharretara moldatu ahal izango baita. Era berean, gurasoek Udalaren beka lortzeko aukera izango dute. 0-12 urte bitarteko umeak dituzten gurasoek matrikula erdia ordainduko dute, eta bekaren bitartez, ikastaro amaieran, baldintza batzuk betez gero, ordaindutako matrikularen erdia jasoko dute.
Euskara ikasteko aukera ezberdinak eskainiko dira: euskara ikasten hasteko, hobeto edo errazago berba egiteko, edota hobeto idazten eta irakurtzen ikasteko. Izena emateko epea irailaren 26ra arte izango da.
Informazio gehiagorako honako telefonoetara deitu ahal izango da: 943 742 731 (Udal Euskaltegia) edo 607 601 423 (AEK). Ikus hemen Eskuorria -PDF-
• Izena emateko epea zabalik, Elgoibarko euskaltegietan
Euskara ikasteko interesa dutenek zabalik daukate izena emateko epea Elgoibarko euskaltegietan. Udal Euskaltegian izena emateko 943 742 731 telefonora deitu edo udaleuskaltegia.elgoibar@debabe.eus helbidera idatzi daiteke. AEKn izena emateko, berriz, 607 601 423 telefonora deitu edo elgoibar@aek.eus helbidera idatzi behar da. Dirulaguntza eta beka sistemari buruzko informazioa euskaltegietan edo Udaleko Euskara Sailean eskuratu daiteke (943 744 366).
• Euskara ikasteko aukera Mendaron
Euskara eskolak Mendaron bertan emateko lankidetza hasi dute Mendaroko Udalak eta AEK euskaltegiak, baina horretarako gutxienez zortzi ikasleko taldea osatu behar dute. Interesatuek irailaren 18rako eman behar dute izena Mendaroko udaletxean. Informazio gehiagorako kultura@mendaro.eus helbidera idatzi daiteke.