Bandera irabazteko faborito nagusia zen Orioko taldea domekan, eta ez zuen hutsik egin. Nagusitasun osoz irabazi zuten kanporaketa, Arraun Donostia bigarren sailkatuari 28 segundoko aldea aterata. Hegan egin zuten Kontxako Badian. Garatek Ondarrun eman zituen aurreneko pausoak, bateletan, eta 2011tik Orion dihardu arraunean (ikus 2012an BARRENen argitaratutako elkarrizketa -PDF-). Denboraldi historikoa izan da aurtengoa Orioko taldearentzat eta Leire Garaterentzat. Une hunkigarriak bizi izan zituzten bai arraunlariek eta baita arraun zaleek ere domekan Kontxan, memorian iltzatuta geratuko diren uneak.