Elgoibarren, Herritarren Arreta Zerbitzurako bulegoan egin daiteke eskaera, eta Mendaron, aldiz, udaletxean. Herritar bakoitza bere NANarekin joan beharko da, eta inprimaki bat bete beharko du. Internetez ere egin daiteke eskaera,https://sede.ine.gob.es/oposicionPartidos/presentacion?lang=es_ES helbidean. Azken eguna urriaren 7a izango da. Hori bai, kontun izan astebetean kolapsatu egin dela INEren webgunea, jende askok ez duelako etxean hauteskunde propagandarik jaso nahi.