-Noiz eta nola hasi zinen eskubaloian jokatzen?
Elgoibarko ume guztiak bezala. Eskolaz kanpoko ekintzen artean ballet-a, musika edo kirola izaten genuen aukeratzeko, eta nik eskubaloia aukeratu nuen. Kiroldegira joaten ginen seniorren partidak ikustera, eta gustatzen zitzaidan. Sanlon hasi nintzen, eta badirudi aukeraketa ona egin nuela.
- Iaz jaso zenuen Zuazoren deia. Zerk animatu zintuen Sanlo utzi eta ohorezko mailara jauzi egitera?
Sanloko entrenatzaileak animatu ninduen, batez ere. Esan zidan lehenengo mailan jokatzeko prestatuta ikusten ninduela eta Zuazorena oso aukera ona zela. Berak nigan konfidantza osoa zuela esan zidan, eta behar nuen guztian lagunduko zidala. Pausoa ematea erabaki nuen.
-Jubeniletatik lehenengo mailarako jauzia egin duzu. Nolakoa izan da egokitzapena?
Hasieran gogorra egin zitzaidan. Munduko txapelketa jokatzetik iritsi nintzen zuzenean Barakaldora, eta ordurako taldea osatuta zegoen. Hilabete zeramatzaten elkarrekin entrenatzen ni iritsi nintzenerako, eta taldea egina zegoen. Banekien jubeniletatik lehenengo mailarako aldaketa handia izango zela, baina uste nuena baino handiagoa izan zen. Hasieran oso galduta ikusten nuen nire burua, ez nengoen integratuta, eta taldeak ondo funtzionatzeko ezinbestekoa da jokalari guztiak bat eginda egotea. Taldekideen eta entrenatzailearen laguntzari esker lortu nuen taldean nire lekua aurkitzea. Konfidantza osoa eman zidaten, eta behin taldean sartuta, denboraldiaz gozatzeko aukera izan nuen.
- June Loidiri elkarrizketa osorik BARREN aldizkarian (1131. zenb. -PDF-)
∞Lotura duten albisteak:
- Leire Garate: “Arraunean neukan ametsa bete dut Kontxako Bandera irabazita” (2019-09-13)
- Xabi Vazquez: “Ezin dut hitzekin azaldu motoan ibiltzeak sortzen didan sentsazioa” (2019-07-05)
- Ehiza familian, egañatarren saga (2018-11-09)
- Alvaro Gimenez, bizikleta gaineko trapezista mendaroarra (2018-05-10)
- Nerea Sasiain: "400 metrokoan Euskadiko erekorra ontzea da orain arteko nire emaitzarik onena" (2018-03-16)