Errosarioko Amaren ezpata-dantza egingo dute domekan, hamaikagarrengoz

Barren.eus 2019ko urr. 1a, 17:31

Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek Errosarioko Amaren ezpata-dantza egingo dute domekan, urriaren 6an, ohitura berreskuratu zutenetik hamaikagarrengoz.

San Bartolome elizan egingo duten mezan hasiko da ezpata dantza, 12:00etan. Eliza barruan egingo dute lehen dantzaldia Haritzeko ezpata-txikiek, eta meza amaitutakoan irtengo dira dantzariak kalera, segizioarekin batera, eta Elgoibarko Udal Txistulari Taldekoekin. Eliz ataritik San Bartolome kalera abiatuko dira, Kultur Etxe parean geldialdia eginez. Ondoren Errosario kalean barrena sartu eta Ama Birjinaren irudiaren azpian geldialdia egingo dute ezpata dantza dantzatzeko. Azkenik, Kalegoen Plazara itzuli eta bertan egingo dute azken dantza.

Duela 500 urteko tradizioa da Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek 2009an berreskuratu zuten ezpata-dantza.

2019 09 30 ezpatadantza 2018 elgoibar haritz EDT

∞Lotura duten albisteak: