Aupa Etxebeste! euskal komedia ezagunaren jarraipena estreinatu zuten Donostiako Zinemaldian Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendariek: Agur Etxebeste!. Oraingo honetan, Patrizio Etxebeste “osasun arazoengatik” alkate izateari uztera behartua dago. Hala ere, udaleko agintea ez galtzearren, bere emaztea den Maria Luisa izendatuko du herriko lehen emakume alkate. Maria Luisak bere lana serio hartu eta Udalaren funtzionamendua goitik behera aldatuko du, ondorioz, bikote erlazioa hankaz gora jarriz. Honako egun eta orduetan emango dute Elgoibarko Herriko Antzokian:
- 4, barikua: 21:30ean (euskaraz, azpititulurik gabe)
- 5, zapatua: 19:00etan eta 22:15ean. (Lehenengo emanaldia gaztelerazko azpitituluekin. Bigarrengoa gabe)
- 6, domeka: 19:00etan. (Euskaraz, gaztelerazko azpitituluekin)
- 7, astelehena: 21:30ean. (Euskaraz, gaztelerazk azpitituluekin)
Agur Etxebeste! (2019) trailerra from Agur Etxebeste! on Vimeo.