Ama Birjinari lorak eskainiz hasten zituzten lehen Errosario kaleko jaiak, baina, Errosario kaleko jai-batzordeak amaitutzat eman zuen bere jarduna 2016an, eta jaiak antolatzeari laga zioten. Alabaina, zenbait ekitaldi egiten dira oraindik ere, besteak beste, hildako bizilagunen aldeko meza, salbea eta Haritz dantza taldeak Errosarioko Amaren omenez egin ohi duen ezpata-dantza. Lora eskaintzari ere eutsi egin diote, gaurkoan orain urte batzuk baino lagun gutxiago batu diren arren.