Mendaron euskara eskolak emateko lankidetza hasi dute Mendaroko Udalak eta AEK euskaltegiak. Asmo horretan, euskara ikastera animatu eta taldea osatzeko informazioa banatu zuten etxez-etxe, irailaren hasieran. Gutxienez zortzi ikasleko taldea osatu behar zuten egitasmoak aurrera egin ahal izateko, baina ikasle gutxik eman dutela izena jakinarazi dute Udaletik, eta horiek gainera, euskara maila desberdinetakoak zirela zehaztu dute, ordutegiak bateratzeko ere arazoak izateaz gainera. Hortaz, ez da euskara ikasteko talderik osatu.
∞Lotura duten albisteak: