La Union ehiza eta arrantza elkarteko bost kidek eta Mendaroko Kilimon Zahar elkarteko batek hartu zuten parte 2019ko Gipuzkoako Ehiza Xehe Txapelketan, Zanbranan. Bidasoa ACP elkarteko Luis Iriarte gailendu zen gizonezketan, bost eper ehizatuta eta 2755 puntu pilatuta. Arkaitz Egaña elgoibartarrak gertu izan zuen garaipena, Iriartek baino 50 puntu gutxiago bakarrik batu baitzituen, honek ere bost eper ehizatuta. La Union elkarteko beste bi ordezkarien emaitzei dagokionez, Iraitz Txurruka 13. postuan sailkatu zen, eta, aurtengo Debabarreneko Ehiza Xehe Txapelketa irabazi zuen Iban Bello Serna azken postuan sailkatu zen oraingoan.
Emakumezkoetan parte hartzaile bakarra izan zen, Leire Egaña, eta berak jantzi zuen txapela, eper bat eta bi galeper ehizatuta.
Ehiztari beteranoen artean, eskualdeko txapelketa irabazi zuen Jose Luis Gisasola eibartarrak lortu zuen lehen postua. Diana elkarteko ehiztariak sei eper eta faisai bat ehizatu zituen. Jose Mari Egaña sailkatu zen bigarren postuan, lau eper eta galeper bat ehizatuta. Mauro Gonzalez mendaroarra zortzigarren postuan sailkatu zen.
∞Lotura duten albisteak
-
Joxe Mari, Arkaitz eta Leire Egaña gailendu dira Elgoibarko Ehiza Xehe Txapelketan (2019-03-04)
- Leire Egaña txapeldunorde Espainiako Ehiza Xehe Txapelketan (2018-12-10)
- Ehiza familian, egañatarren saga (2018-11-09)
- Leire Egaña eta Mauro Gonzalez txapeldun eta Arkaitz Egaña txapeldunorde Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketan (2018-10-22)
- Gipuzkoako Ehiza Xehe Txapelketako txapelak Elgoibarrera eta Mendarora (2018-10-08)
- Arkaitz eta Leire Egaña anai-arrebak nagusi Debabarreneko Ehiza Xehe Txapelketan (2018-09-24)
-
Leire Egaña Euskadiko txapeldun, ehiza-ibilbide modalitatean (2018-07-09)
-
Txapel guztiak etxera eramateko gutxi falta izan zitzaien egañatarrei (2018-03-06)