Euskal Herriko Arkitektoen Elkargokoko kideak Aita Agirre eta Makina Erremintaren Museoa ezagutzera etorri dira

Barren.eus 2019ko urr. 8a, 12:55

Arkitekturaren Nazioarteko Eguna izan zen atzo, urriak 7, eta euren eguna ospatzeko Elgoibarrera bisita egin zuten Euskal Herriko Arkitektoen Elkargoa Gipuzkoan (EHAEO) taldeko hainbat kidek. Aita Agirre eraikina eta Makina Erremintaren Museoaa ezagutzera etorri ziren.

 Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, EHAEO taldeko kideek udaleko zenbait ordezkarirekin eta Hirikilabs taldeko kideekin batera egin zuten eraikinok ezagutzeko bisita. Ordubete inguruko bisita gidatua izan zela zehaztu dute. Jovino Martinez Sierra (Xixon, Espainia, 1961) arkitektua arduratu da Aita Agirre eraikinaren zaharberritzeaz

“Arkitektura eta hiria: memoria eta berrikuntzaren artean”, izan da 2019ko Arkitekturaren Mundu Eguna ospatzeko aukeratu duten gaia, urtero legez, urriko lehen astelehenean ospatzen dena.

2019 10 07 aita agirre elgoibar bisita eh arkitektoak

2019 10 07 aita agirre bisita eh arkitektoen elkargoa

*Argazkiak: Elgoibarko Udala