Altsasuko gazteekin elkartasunez elkarretaratzea egin dute Kalegoen plazan

Barren.eus 2019ko urr. 10a, 19:10

Espainiako Auzitegi Gorenak urte eta erdi eta 9 urte eta erdi arteko zigorrak ezarri dizkie Altsasuko gazteei. Epaia salatzeko hainbat protesta ekitaldi egin dituzte Euskal herriko herri eta hiri askotan eta Elgoibarren ere hainbat lagun batu dira.

 Espainiako Auzitegi Gorenak atzo jakinarazi zuen Altsasuko gazteen epaia, eta espetxean dauden zazpi gazteek preso segitu beharko dute, nahiz eta auzitegi horrek Auzitegi Nazionalak ezarritako espetxe zigor urteak jaitsi dizkien.

2019 10 10 altsasu zigorrak gorena elkarretaratzea elgoibar. 1

2019 10 10 altsasu zigorrak gorena elkarretaratzea elgoibar 2