Kataluniako politikarien aurkako epaia salatzeko elkarretaratzeak egin dituzte

Barren.eus 2019ko urr. 14a, 18:59

Kataluniako agintarien kontrako epaia salatzeko, elkarretaratzea egin dute Mendaron, Gure Esku Dagok deituta. Elgoibarren ere hainbat herritar elkartu dira Kalegoen plazan, tartean udal ordezkari ugari.

 Espainiako Auzitegi Gorenak kartzela zigorra ezarri die Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu dituen bederatzi buruzagi independentistari, segizio delitua leporatuta. Era berean, isunak eta inhabilitazioa ezarri diete beste hiruri, desobedientzia egotzita. Eta "epaiaren bidegabea salatzeko", mobilizatzera deitu du Gure Esku Dagok Euskal Herrian. Mendaroko Gure Esku Dago taldeak ere elkarretaratzera deitiu ditu mendaroarrak eta 19:00etan batu dira, Herriko Enparantzan. Elgoibarko Gure Esku Dago taldea desegin egin zen arren, hainbat herritar batu dira Kalegoen plazan, 'Astakasuna Libertat! erreferenduma ez da delitua' idatzita zuen pankartaren atzean.

2019 10 14 elkarretaratzea elgoibar katalunia epaia zigorrak 2

2019 10 14 elkarretaratzea katalunia mendaro gureskudago

2019 10 14 elkarretaratzea elgoibar katalunia epaia zigorrak 1