Domekan, urriaren 20an, izango da irteera, eta Aittola ingurura joango dira. Mintxetako aparkalekuan elkartuko dira 9:30ean, eta autoz joango dira Aittola aldera.
Antolatzaileek argitu dutenez, irteera honen helburua ez da ahalik eta perretxiko gehien batzea, perretxiko mota desderdinen aleak batu eta horiek aztertu eta ezagutzea baizik. "Perretxikoen mundua ezagutu eta errespetatzen ikastea da gure asmoa, perretxikoek guk uste baino garrantzi haundiagoa baitte gure mendietako ekosisteman", adierazi dute. Perretxikoak batzeko telazko poltsa bat edo saskitxoa eramatea gomendatu dute.
Antolatzaileek gogora ekarri dute umeak ezin direla bakarrik joan, heldu batez lagunduta joan behar dutela eta ez dagoela Morkaikon izena eman beharrik.
• Argazki Lehiaketa abian da
Jardunaldi mikologikoen barruan, Arazki Lehiaketa ere antolatu du Karakate Mikologi Elkarteak. Perretxikoen inguruan ateratako argazkiak aurkeztu daitezke lehiaketara, eta urriare 21a izango da argazkiak aurkezteko azken eguna. Honako helbidera bidali behar ira: argazkimikologikoa@gmail.com . Irabazleak mikologiarekin zerikusa due materiala asoko du saritzat.