Goizean goiz, lazo horiak eskutan hartuta ikusi ditugu Elgoibar Ikastolako DBHko ikasleak. Besteak beste, San Frantzisko iturrian eta Kalegoen plazako frontoian jarri dituzte lazo horiak, bai eta hainbat kartel ere. 'Erreferenduma ez da delitua', 'Bi herri, borroka bakarra', '#Tsunamidemocratic' eta ยด#ezduguonartzen' mezuak irakur zitezkeen karteletan. Mekan, berriz, atzo egin zuten geldiunea, eta gaur, elkarretaratzeak egin dira Elgoibarko eta Mendaroko hainbat enpresetan, gehiengo sindikalak deituta.